Negua hobeto
igarotzeko

Argindarra oinarrizkoa da eguneroko bizitzan. Hura ulertuz gero, erabaki hobeak hartu ahal izango ditugu.

Badakigu negu
 honetan
erantzunak behar dituzula

Kontzeptu orokorrak

Zergatik igo da argiaren prezioa?

Oraindik gasa erabiltzen delako elektrizitatea ekoizteko. Eta gasaren prezioa izugarri igo da.

Nola jaitsi ahal izango litzateke argiaren prezioa?

Energia berriztagarri gehiago ekoitziz gero, elektrizitatearen prezioa jaitsi egingo da.

Egia da 2023ko urtarrilean argiaren prezioa jaitsi dela?

Bai. Urtarrilean, argiaren prezioa azken bi urteetako baxuena izan da. Hilabete horretan, energia berriztagarri ugari ekoiztu da, eta gas gutxiago erabili da argindarra sortzeko. + Lortu informazio gehiago Urtarrilean, Espainian sortutako energiaren % 60 izan da berriztagarria; aldiz, abenduan, % 45 bakarrik izan zen berriztagarria. Eta 2022ko ekainetik urrira bitartean, berriz, % 40 baino gutxiago.

Argirik gabe geratuko gara?

Ia ezinezkoa da. Espainiako sistema elektrikoa oso ondo prestatuta dago halarik ez gertatzeko.

Zer egiten dute elektrizitate-enpresek beren mozkinekin?

Energia berriztagarrietan eta sare elektrikoetan inbertitzen dute, eta ehunka mila akziodun txikiri dibidenduak banatzen dizkiete. + Lortu informazio gehiago Azken 6 urteetan, sektore elektrikoa osatzen duten konpainia guztiek 30 000 milioi baino gehiago inbertitu dituzt1e trantsizio energetikoan aurrera egiteko. Inbertsio horiei esker, 16 GW-eko energia berriztagarria instalatu da 2018tik. Horri esker, % 40 murriztu dira isuriak 2015etik, eta elektrizitatearen % 47 jatorri berriztagarrikoa izatea lortu da. 2030erako ezarritako helburuak erdiesteko, sektore elektrikoak 130 000 milioi inguru inbertitu beharko ditu Espainian. Hau da, 12 500 milioi inguru urtean 2021 eta 2030 bitartean. Inbertsio handi horiek behar-beharrezkoak dira gure herrialdearen independentzia energetikorantz aurrera egiteko, eta elektrizitate-konpainiek dituzten onuren zati handi batekin finantzatuko dira.

Onuragarria da krisia elektrizitate-enpresentzat? Diru gehiago irabazten dute?

Ez. Krisiaren ondorioz, kostuek gora egin dute, eta hori ez da inorentzat onuragarria.

Nola laguntzen diote elektrizitate-enpresek Espainiako ekonomiari?

200.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituzte, eta beren mozkinen ia erdiak zergan ordaintzera bideratzen dituzte. + Lortu informazio gehiago Sektore elektrikoa gure herrialdeko BPGren % 3 inguru da, eta Espainiako ekonomiari gehien laguntzen dioten sektoreetako bat da. Gainera, zerga gehien ordaintzen dituzten sektoreetako bat da. Hain zuzen ere, Aelēc osatzen duten konpainiek (EDP, Endesa eta Iberdrola) beren mozkinen ia erdia bideratzen dute zergak ordaintzera. Sektore elektrikoa funtsezkoa ere bada kalitatezko enplegua sortzeko. 200 000 pertsona inguruk egiten dute lan sektore honetan, zuzenean edo zeharka. Sektore elektrikoa funtsezkoa da gure herrialdeko balio-kate industriala garatzeko, baita Espainiako ETEentzat ere, haien bezero nagusietako bat baita.

Zer da gizarte-bonua?

Egoera ahulean daudenek elektrizitatearen fakturan jasotzen duten deskontu bat da. Begiratu ea hemen eska dezakezun.

Zer esan nahi du merkatu erregulatuan egoteak?

Elektrizitatearen prezioa egunero igotzen edo jaisten dela, merkatuko gorabeheren arabera.

Zer esan nahi du merkatu librean egoteak?

Elektrizitatearen prezioa enpresarekin adostuta daukazuna dela.

Zer da aelēc?

Energia Elektrikoko Enpresen Elkartea da. Espainiako ekonomiaren deskarbonizazioa babestu eta sustatu nahi du, hura elektrifikatuta. Egun EDP, Endesa eta Iberdrola dira haren kideak.

Faktura

Zer gertatzen da faktura ordaindu ezin badut?

Egoera ahulean edo elektrodependentzian dagoen inor ez da argirik gabe geratuko. Webgunerako oharra: Egoera ahulean dauden pertsonek gizarte-bonurako eskubidea dute. Zure kasua den jakiteko, galdetu udaleko gizarte-zerbitzuetan edo jarri merkaturatzailearekin harremanetan.

Nola aurrez dezaket argiaren fakturan?

Orduko kilowatt merkeena gastatzen ez dena da.
Hona hemen argindar-kontsumoa neurrira ekartzen eta arrazionalizatzen lagunduko dizuten aholku batzuk.

Ordain dezaket gutxiago argiaren truke?

Milioi bat familiak baino gehiagok dute gizarte-bonurako eskubidea. Agian zuk ere bai.
Sartu hemen eta egiazta ezazu.

Nola saihets ditzaket ustekabeak argiaren fakturan?

Badira bost urtez prezio finkoa bermatzen duten tarifak. Galdetu zure enpresan.

Nola aurki dezaket tarifa merkeena?

Eskaneatu fakturako QR kodea, eta alderatzaile independente batek tarifa txikiena aurkitzen lagunduko dizu.

Ez dakit merkatu librean edo erregulatuan nagoen.

Fakturan KTBP jartzen badu, merkatu erregulatuan zaude.

Jaits dezaket kontratatutako potentzia?

Deitu hornitzaileari eta, altuegia bada, jaisten lagunduko dizute.

Zer dira argindarraren menpeko pertsonak? Zer babes dute?

Argindarraren menpeko pertsonek etengabe behar dituzte argindarra darabilten ekipo medikoak osasunari eusteko edo bizirik mantentzeko. Pertsona horiei ez zaie argindar-zerbitzua etengo, ez ordaintzen ez badute, ez potentzia gehiegi erabiltzen badute. + Lortu informazio gehiago Argindarraren menpeko pertsonak etxean ospitaleratuta daude, eta, bizirik mantentzeko edo osasunari eusteko, etengabe eta jarraian energia elektrikoa behar duten osasun-ekipoetara konektatuta egon behar dute.
Egoera horretan daudenek eta haien senideek merkaturatzaileari jakinarazi beharko diote. Mediku-txosten baten bidez ziurtatu behar da etengabe argindar-hornidura behar dela.

Aurrezkia

Nola aurrez dezaket berokuntzan?

Gas-galdararen ordez, bero-ponpa bat jar dezakezu, eta % 50eraino aurreztu. Webgunerako oharra: bero-ponparekin aurrezten den energia egokia da meteorologia arinagoko lurraldeetan.

Aurrezteko aholku gehiago hemen

Errentagarriak dira eguzki-plakak?

Bai, elektrizitatearen % 70eraino aurrez dezakezu. Eta orain, gainera, laguntza garrantzitsuak dituzu.

Aurrezteko aholku gehiago hemen

Auto elektrikoa hartzen badut, aurreztuko dut?

Auto eta tarifa egokiekin, 100 km egin ahal izango zenituzke 4 € baino gutxiagoren truke.

Aurrezteko aholku gehiago hemen

Nola aurrez dezaket nire etxetresna elektrikoekin?

Hozkailuak kontsumitzen du gehien. Ziurtatu tenperatura 5 ºC-an (hozkailua) eta –18 ºC-an (izozkailua) dagoela.
Aurrezteko aholku gehiago hemen

Nola aurrez dezaket enpresa bat banaiz?

Batez ere, energia berriztagarriak erabilita. Instalatu autokontsumorako eguzki-plakak eta, ibilgailuak erabiltzen badituzu, ordezka itzazu ibilgailu elektrikoekin. Argiztapen eraginkorra eta bero-ponpak erabilita ere aurrez dezakezu.
Galdetu zure konpainian zein den zure enpresarako soluziorik onena.

Erabilgarriak al dira bero-ponpak prozesu industrialetan?

Haien teknologiak aurrerapen handiak izan ditu, eta gero eta gehiago erabiltzen dira enpresetan. 100 °C-rainoko tenperaturetan lan egiten denean, asko aurrezten da.

Nola bihur dezaket nire enpresa jasangarriago?

Autokontsumorako eguzki-plakak instala ditzakezu, eta ibilgailuak elektrikoekin ordezkatu. Gainera, orain, laguntza handiak dituzu. Informa zaitez hemen.

Argitu
luz etorkizuna.
Eta elektrikoa da.

Beste kanpainei buruzko informazio gehiago