Pribatutasun-politika

Nor da datuak tratatzearen arduraduna?
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna ENERGIA ELEKTRIKOKO ENPRESEN ELKARTEA da (aurrerantzean, aelēc); helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid, España.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: dpo@aelec.es
aelēcek webgunearen erabiltzaile bakoitzak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta datuak gaizki aldatzea, galtzea, gaizki erabiltzea, tratatzea eta baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren bitartekoak eta neurriak —teknikoak eta antolakuntzakoak— ezartzen ditu, honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO); Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (DPBEDBLO), eta datu pertsonalak babestearen arloan aplikatzekoa den gainerako araudia.
Datu pertsonalen zer kategoria tratatuko ditugu?
aelēcen webgunea erabiltzean, Erabiltzailearen hainbat motatako informazioa eta datu pertsonalak tratatuko ditugu. Informazio eta datu horiek, kasuaren arabera, sartuta daude jarraian azaltzen diren kategoria hauetako batean:


Kategoria

Datu pertsonalak

Identifikazio datuak

Izena, abizenak, IP helbidea, irudia.

Harremanetarako datuak

Helbide elektronikoa, helbide fisikoa.

Zertarako eta zein lege oinarrirekin tratatuko ditu aelēcek zure datu pertsonalak?
aelēcek datu pertsonalak tratatzeari dagokionez, jakinarazten dizugu libre izango zarela informazio eskaera egitean, harpidetza egitean edo eskainitako zerbitzuren batean alta ematean eska daitezkeen datuak emateko.
aelēcen, datu pertsonalak honako helburu hauetarako erabiliko ditugu, zertarako eman diren aintzat hartuta eta, betiere, jarraian azalduko ditugun lege oinarriak hartuta:

  1. Jakinarazpenak bidaltzea, erabiltzaileei aelēcek egindako eta interesgarritzat jo daitezkeen ekitaldien eta jardueren berri emateko.

Horretarako adostasuna eman baldin badiguzu egingo da tratamendu hori.

Tratamendu horren oinarria adostasuna denez, edozein unetan kendu ahal izango da adostasun hori, libreki. Adostasuna errebokatzeak ez du eraginik izango errebokazio hori egin arte egindako komunikazioen baliozkotasunean.

Zure adostasuna kentzeko, sinatutako idazkia bidali behar egin behar diozu Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteari (aelēc). Papereko postarako helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid. Helbide elektronikoa: dpo@aelec.es. Eskaera horretan, honako datu hauek azaldu behar dira: erabiltzaile pertsonalaren izen-abizenak, eta jakinarazpenetarako helbidea.

Tratamendu jarduera hori aurrera eramateko, aelēcek datu pertsonalen kategoria hauek tratatuko ditu: identifikazio datuak, harremanetarako datuak.

  1. Erabiltzaileak egindako informazio eskaerei, eskabideei edo kontsultei erantzutea; eta gero horien segimendua egitea.

 

Horretarako adostasuna eman baldin badiguzu egingo da tratamendu hori.

Tratamendu horren oinarria adostasuna denez, edozein unetan kendu ahal izango da adostasun hori, libreki. Adostasuna errebokatzeak ez du eraginik izango errebokazio hori egin arte egindako jarduketen baliozkotasunean.

Zure adostasuna kentzeko, sinatutako idazkia bidali behar egin behar diozu Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteari (aelēc). Papereko postarako helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid. Helbide elektronikoa: dpo@aelec.es. Eskaera horretan, honako datu hauek azaldu behar dira: erabiltzaile pertsonalaren izen-abizenak, eta jakinarazpenetarako helbidea.
Jarduera honetarako, zure identifikazio datuak eta harremanetarako datuak erabiliko ditugu.

  1. Enpresatik kanpoko instalazioetan programatutako edo gauzatutako ikastaro edo ekitaldietara joanez gero.

 

Barrutik dokumentatu dugun neurritasun probaren arabera, aipatutako ekitaldietara bertaratutakoen segurtasuna eta osotasuna mantentzeko eta bermatzeko aelēcek duen interes legitimoan oinarrituta garatzen da tratamendu hori.

Hala ere, eskubidea duzu tratamendu jarduera horri eta interes legitimo horren edukiari buruzko informazio gehigarria jasotzeko, bai eta zure datuak helburu horretarako tratatzearen aurka egiteko ere. Horretarako, gurekin harremanetan jarri beharko duzu helbide elektroniko honetara idatziz: dpo@aelec.es.

Tratamendu jarduera hori garatzeko, datu pertsonalen kategoria hauek landuko ditugu: identifikazio datuak.

  1. Kirol bulegoetan edo besteren instalazioetan egiten diren ekitaldiak direla eta, bertaratutakoen argazkiak edo bideoak hartu ahal izango dira, argazki eta bideo erreportajeak egiteko. Argazki eta bideo horiek aelēcen jabetzako gizarte komunikabideetan eta hedabideen zabalduko dira.

Zure adostasuna ematen baldin badiguzu, zure irudi eskubideak lagako dizkiozu aelēci ekitaldi horietan.
Zure adostasunaren bidez, aelēci baimena ematen diozu argazki saio horren ondoriozko zure irudi pertsonala aipatutako helbururako erabiltzeko, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko 1982ko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean. Baimen hori ez dago ezein eperen baldintzapean, eta ez dago ezein herrialderen eremura mugatuta.
Eskuratutako irudiak jada behar ez direnean, ezabatu egingo dira.
Tratamendu horren oinarria adostasuna denez, edozein unetan kendu ahal izango da adostasun hori, libreki. Adostasuna errebokatzeak ez du eraginik izango errebokazio hori egin arte egindako jarduketen baliozkotasunean.
Zure adostasuna kentzeko, sinatutako idazkia bidali behar egin behar diozu Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteari (aelēc). Papereko postarako helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid. Helbide elektronikoa: dpo@aelec.es. Eskaera horretan, honako datu hauek azaldu behar dira: erabiltzaile pertsonalaren izen-abizenak, eta jakinarazpenetarako helbidea.
Tratamendu jarduera hori aurrera eramateko, aelēcek datu pertsonalen kategoria hauek tratatuko ditu: identifikazio datuak, harremanetarako datuak.

  1. Legezko betebeharrak betetzea

aelēcek zure datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu unean-unean ezartzen zaizkion legezko betebeharrak betetzeko, datuak babestearen arloko eskubideei arreta ematea barne.
Horrez gain, edozein epaitegi edo auzitegik, Estatuko segurtasun indar eta kidegoek edo eskumena duen beste edozein agintaritza edo administrazio publikok eskatzen badigu, gerta daiteke guk hari zure datu pertsonalak eman behar izatea, legez horretara behartuta egoteagatik.
Jarduera honetarako, zure identifikazio datuak eta harremanetarako datuak erabiliko ditugu.

  1. Nabigazioa aztertzea, erabiltzaile esperientzia hobetzeko

Adostasuna ematen baldin baduzu, eta Cookieen Politikan zehaztutakoari jarraituz, gure webgunean egiten duzun nabigazioari lotutako informazioa tratatuko dugu (adibidez, ordu tartea, bilaketak), eta, horrekin batera, barne estatistikak eta barne txosten komertzialak egingo ditugu, zure erabiltzaile esperientziari eta gure webgunean egiten duzun nabigazioarekiko duzun gogobetetze mailari ahal den neurrian erantzuteko eta hobetzeko.
Publizitatea ere eskaini ahal izango dizugu, baldin publizitate cookieak onartzen badituzu.
Kasu horretan, zure identifikazio datuak tratatuko ditugu (IP helbidea).
aelēcek konpromisoa hartzen du emandako datu pertsonalak Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuekin bat etorrita erabiliko dituela, haien konfidentzialtasuna errespetatuz. Era berean, konpromisoa hartzen du datu horiek gordetzeko eta baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko neurri guztiak egokitzeko betebeharra beteko duela, indarrean dagoen datuak babesteko araudiari jarraituz.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
aelēcek eskuratzen dituen datu pertsonalak, datu horiek emateko helburuak irauten duen bitartean  tratatuko dira.
Betiere, beharrezkoak izateari uzten diotenean, zure datu pertsonalak behar bezala blokeatuta mantenduko ditugu. Legez ezarritakoari jarraituz, soilik gordeko ditugu (i) kasu bakoitzean aplikagarri den araudiak ezartzen dituen epeetan, eta (ii) interesdunarekin izandako harremanetik erator daitezkeen ekintzen preskripzioko epean, edo (iii) agintari eskudunen esku jartzearen preskripzioko epean.
Epe horiek igarotakoan, behin betiko ezabatuko ditugu.
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datu pertsonalak?
Oro har, datu pertsonalak aelēcetik baino ez ditugu tratatuko. Titularrak soilik izango du bere datuetarako sarbidea, eta datu horiek inola ere ez zaizkio inori lagako, partekatuko, transferituko edo salduko.
Hala ere, kasu jakin batzuetan, zure datu pertsonalak eman ahal izango zaizkie legez datu horiek ematera behartuta gauden hirugarrenei, hala nola erakunde eta agintaritza publikoei, Zerga Agentziari, epaitegi eta auzitegiei, edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.
Aurreko datu komunikazioez gain, aelēcek hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuen laguntza ere eduki ahal izango du. Zerbitzu-hornitzaile horiek zure datu pertsonaletarako sarbidea izan dezakete, eta zure izenean eta zure kontura tratatuko dituzte, zerbitzu ematearen ondorioz.
aelēcek zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide egoki batzuei jarraitzen die, datuak babestearen arloan dituen betebeharrak betetzeko, eta konpromisoa hartzen du haiekin dagokion datu tratamenduko kontratua sinatzeko. Kontratu horren bidez, besteak beste, honako betebehar hauek ezarriko dizkie: neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatzea; datu pertsonalak itundutako helburuetarako tratatzea, eta soilik aelēcen jarraibide dokumentatuak kontuan harturik; eta datuak ezabatzea edo itzultzea zerbitzuak ematen amaitutakoan.
Nazioarteko datu transferentziarik egiten da?
Oro har, ez dugu nazioarteko datu transferentziarik egingo zure datu pertsonalak tratatzen ditugunean.
Hala ere, tratamenduaren ondorioz zure datu pertsonalak nazioartean transferitzen badira, transferentzia horiek datu pertsonalak babestearen arloan aplikatu beharreko araudiari jarraituz egingo dira, eta, bereziki, Europako Batzordeak onartutako egokitasun erabaki baten bidez segurtasun maila aitortu zaien herrialdeetara.
Zure datuak eguneratuta eduki behar dituzu?
Ematen dizkiguzun datu guztiek zuzenak, osoak eta zehatzak izan behar dute, eta behar bezala eguneratuta egon behar dute.
Zuk guri emandako datu pertsonalen bat aldatu baldin bada (bereziki, harremanetarako datuetan), eskertuko genizuke ahalik eta lasterren adieraztea, gure datu baseetan eguneratzeko.
Bestela, aldaketa posible horien berri ematen ez badiguzu, baliozkoak izango dira gure barne erregistroetan agertzen diren harremanetarako datuetara bidali dizkizugun komunikazioak.
Hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, ohartarazten dizugu haien adostasunarekin eman beharko dizkiguzula, eta, aldez aurretik, Pribatutasun Politika honetan jasotako alderdien berri eman beharko diezula, datu pertsonalen erabileraren berri izan dezaten.
Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Erabiltzaile zaren aldetik, eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datu pertsonalak transferitzeko eta emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, modu librean eta irisgarrian.
Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteari (aelēc) idatzita, papereko postaz (helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid) edo posta elektronikoz (helbidea: dpo@aelec.es) idatzita. Idazkiak sinatuta joan beharko du, eta NANaren kopia erantsi beharko zaio. Era berean, edozein unetan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), batez ere zure eskubideak baliatzean erantzun egokirik jaso ez baduzu, https://www.aepd.es webgunearen bidez.